PORPOL ANTZERKIA

Porpol Antzerki konpainia 1984. urtean sortu zen, DENOK antzerki ekoizpen-kooperatiba desegin eta gero. Ordutik hona, mota ezberdinetako proiektuak jarri dugu martxan, beti eszena-arteekin lotuak direnak.

20 ikuskizun profesional baino gehiago ekoiztu ditugu, gehienak jatorrizko gidoia oinarri.

Hezkuntza arloan, 1986tik Gasteizko Eszena-Arte Tailerra kudeatzen dugu. Arabako Foru Aldundiak zein Eusko Jaurlaritzak babestutako proiektu honetan, maila ezberdinetako formakuntza lanak garatzen ditugu. 400 ikasle baino gehiago daude urtero EAT-en, adin guztientzako kurtsoetan, umetxoengandik antzezle profesionalengana.

Horrez gain, 1994. urtetik Porpol Antzerkiak Araia-Asparreneko Umore Antzerkiaren Jaialdiak antolatzen du, instituzioak zein enpresak bidelagun. Jaialdiaren arrakastaz geroztik, 2002. urtetik Arabako Herrientzako Antzerki Jaialdia ere sortu eta kudeatzen dugu. Horrez gain, hamar urtetan zehar (2000-2010) Aguraingo Harresi Aretoa-ren programazioa kudeatu genuen.

Gizarte zein lanbide-ingurunearekiko konpromiso estua daukagu, arlo guztietan: ‘Eskena’ Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkarteko kideak gara; Gasteizko Zaramaga auzoarekin konprometituta gaude; gure ekoizpenen artean, asko izan dira arlo ezberdinetako GKE-rekin batera; 2012. urtean BakeaSormena Arte Aplikatuen Jaialdia martxan jarri genuen; gizarte-bazterketaren arriskuan dauden lagunekin antzerki-tailerrak ematen ditugu…