Prestakuntza oso-osoa da, inoiz antzerkian jardun gabeak diren pertsonek beharrezkoak diren tresna tekniko, sormenezko eta emoziozkoak berengana ditzaten arian-arian, ziurtasunarekin aurre egiteko ikusleei eta interpretazioan profesionalen mailako eskarmentua hartzeko.  Ikastaroak eskola orduen zama handi samarra du, jakintza arlo anitzetakoa, eta trinkoa; ahotsarekin, gorputzarekin eta sormenarekin zerikusia duten ikasgaietan banatzen da.

3 urtean zehar, ikasleak, halaber, ohitu egin behar du ikuskizunak sortzeko prozesuekin eta beste sorkuntza arlo batzuekiko erlazioekin (argiztapena, eszenografia…).

ARAUZKO IKASGAIAK:

  • Ahotsa
  • Kantua
  • Gorputz adierazmena
  • Antzerkiaren historia
  • Interpretazioa
  • Jolas dramatikoa
  • Arte eszenikoen hastapenak