Oraindik ez zara igo agertoki batera?

Gogoko zenuke antzerkian aritzea eta zu bezalako jende gehiago ezagutzea? Parte har ezazu AETren gazte taldeetan. Dagoeneko 80 lagun gara! Jendea ezagutuko duzu, jolas egingo duzu interpretatuz, gozatu egingo duzu irudimenaz, agertoki batera igoko zara, eta, gainera, deskontuak ere lortu ahal izango dituzu hiriko antzokietarako sarreretan*.

*Kontsulta itzazu baldintzak bulegoan.

Hori guztia, AETn parte hartzeagatik.

Zeren zain zaude?