Zure umeak oso antzerkizaleak dira?
Emaiezu bultzadatxo bat!

Haurrentzako gure ikastaroak prestaturik daude haurren hazkunde eta garapenaren aldi baterako eta besterako. Adin tarteen arabera sortzen ditugu taldeak, lehen hezkuntzako bigarren zikloko adinera arte. Gure ustean, haurren onerako –– eta haien familien onerako ere bai–– da hori, beti aurkituko baitute hartara ohikotasun bat eta egonkortasun bat beste haurrekiko harremanetan, are eskolaz kanpoko jardueretan ere.

Taldea sortzea eta haurren arteko konfiantza da gure lan guztiaren oinarria.

Talde dinamika bat eragitea eta umeen artean konfiantza eragitea da gure sormen lanaren oinarria, ez baita gauza bera aisialdiko begirale bat edo antzerki irakasle espezializatu bat. Gure hezitzaileak arte eszenikoetako profesionalak dira, eta baliatzen duten metodologia, “haurren jolas dramatikoa”, AETren 40 urteko ibilbidean garatua da. Jolas gidatua, komunikazioa eta emozioak sustatzen ditugu, haurrentzako maitasunetik eta begirunetik.

DOCUMENTACIÓN PARA DESCARGAR: