Agertokira igo nahi dut, oraintxe bertan!

“Musika antzerkia” ikastaroak kantua eta dantza ditu ikasketaren osagai nagusiak. Ikasketa ibilbidea arras jostagarria da, ezusteko eta emozioz betea, eta ikasturte amaierarako ikuskizun bat prestatu beharra dakar. Kantua eta Dantza ikasgaiak bakarrik lantzen dira.

Ikastaro oso jostagarria da, eta ezusteko ugari izaten da beti.

Zeure burua behin eta berriz harrapatzen baduzu  “Hoy no me puedo levantar” kantua ahapetik darabilzula, edo talde koreografiek txoratzen bazaituzte, hauxe da zure ikastaroa.