Irudimena eta sormena, autonomia eta taldearekiko harremana direla esparru.

Ikastaroa 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat da, eta komunikazioa eta jolasa ditu oinarri nagusiak. Haurrentzako ikastaro guztietan proposatzen dira antzerki egoerak bakoitzaren adin tarte espezifikoaren garapenerako; honako honetan, helburua da haurrek apurka-apurka ikas dezatela beren sormena bideratzen helburu jakin batzuetarantz bideratuz.

Haurrekin hogeitaka urtean lan eginez garatu ditugun jolasen bidez, ikastaroak lagunartekotasunaren eta talde dinamikaren balioa sustatzen du, jolasa hartuz abiaburutzat, tresna ezin hobea izaki garapenerako eta haurrekiko komunikaziorako.

Helburua ez da “ikasturte amaierako lan bat” prestatzea, baizik eta prozesuak, sentsazioak eta emozioak eragitea. Gurasoek ere parte hartu ahal izango dute “amaierako klase” ahaztezin horretan.

Plazak berehala beteko dira ikastaro honetan, eta, beraz, itxaron zerrenda irekita egongo da urteko edozein unetan.

DOCUMENTACIÓN PARA DESCARGAR