GIZARTE KOHESIOAREKIN LOTUTAKO ZERBITZUAK
Antzerkiaren funtsa dira balio batzuk pertsonei eguneroko bizitzan eta elkarbizitzan laguntzen dietenak: konfiantza pertsonala, indarra eta talde kohesioa, desinhibizioa, talde lana. Beharrizan sozial jakin batzuetarako berariazko jarduerak eskaintzen ditugu. Hasi kontzientziatze kanpainetatik eta tailer tematikoetaraino.
Gure ibilbidean zehar, egoera anitz eta askotarikoetan lan egin dugu: luzaroko langabetuentzako antzerkia, baztertuak izateko arriskuan bizi direnentzako antzerkia, tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako antzerkia, salaketa sozialeko antzerkia.
Lan eszenikoak egin izan ditugu Gurutze Gorriarentzat, Sartu elkartearentzat, EASDen adiskideen elkartearentzat, Amnistia Internacionalentzat, besteak beste.
Deitu iezaguzu, konpromisorik gabe, eta ikusiko dugu zer egin dezakegun elkarrekin.