ENPRESENTZAKO ZERBITZUAK
Antzezleen entrenamenduak hainbat teknika eta balio eskaintzen ditu pertsonek eta taldeek beren errendimendurako profitatu ahal dituztenak enpresaren eremuan. Ez gara “coach” batzuk, antzerkiari buruzko oinarrizko ideia batzuk berenganatu dituztenak, baizik eta antzerkiaren arloko profesionalak, teknika oso jakinekin eta helburu oso zehatzekin lan egiten dugunak: Intentzio-ahotsa, kontzentrazioa, hizkuntza eta komunikazioa, inguruarekiko arreta ernea, zeinuak, hitzez besteko komunikazioa, emozioak transmititzea…
“Ad hoc“ entrenamenduak prestatzen ditugu, bezeroaren beharrizanen arabera, eta laguntzen diogu beldur eszenikoari aurre egiten, presentzia eta lidergoa sustatzen, talde kohesioa eta konfiantza sortzen…
Nahi duzu zure lan taldean diren balioak hobetzen?
Deitu iezaguzu, konpromisorik gabe, eta ikusiko dugu zertan lagundu ahal dizugun.