Prestakuntza oso-osoa da, inoiz antzerkian jardun gabeak diren pertsonek beharrezkoak diren tresna tekniko, sormenezko eta emoziozkoak berengana ditzaten arian-arian, ziurtasunarekin ikusleei aurre egiteko eta interpretazioan goi-mailako eskarmentua hartzeko. Ikastaroak eskola orduen zama handi samarra du, jakintza arlo anitzetakoa, eta trinkoa; ahotsarekin, gorputzarekin eta sormenarekin zerikusia duten ikasgaietan banatzen da.
Bi urtetan zehar, ikasleak, halaber, ohitu egin behar du ikuskizunak sortzeko prozesuekin eta beste sorkuntza arlo batzuekiko erlazioekin (Argiztapena, Eszenografia…).
ARAUZKO IKASGAIAK:
ASTELEHENA, ASTEARTEA, ASTEAZKENA ETA OSTEGUNA
- Ahotsa
- Kantua
- Gorputz adierazmena
- Antzerkiaren historia
- Interpretazioa
- Jolas dramatikoa
- Arte eszenikoen hastapenak