945 28 45 42 / 945 28 56 45
porpol@porpolteatro.com

Blog

2020/21 IKASTAROAK: IZEN-EMATEA

Kurtso amaieran formazioa egoera higieniko-sanitarioari moldatu eta gero, on line kurtsoen bidez, eta azken asteetan ere aurrez aurreko metodoak erabiliz, 2020-2021 hurrengo kurtsorako izena emateko epea abian da betiko eskaintza osoarekin Eszena-Arte Tailerrean, Gasteizko antzerki eskolan. Matrikulazioa era guztietan egin daiteke eta kuotak eta deskontuak mantenduko dira.

Modu honetan, EAT-ek eskaintzen duen kurtso-sorta zabaltasun osoarekin gozatuko da berriro ere. Beti bezala, helduentzako atalean aukera ugari egongo dira eskena ezagutzeko. Sakondu nahi dutenek Antzezleen Formakuntza kurtsoa izango dute, antzerki-teknika eta arlo guztiak ezagutu eta praktikatzeko; ezaguera arinagoa nahi dutenentzat Antzerki Hastapena kurtsoa da aukera; eta kutsu sortzaileago baten bila dauden lagunentzat Inprobisazioa eta Sormena eskaintzen da eskolan. Kantua eta dantzan sakondu nahi izanez gero, antzezpenak beste bide bat eskainiko du: Antzerki Musikala.

Gazteek ere arlo musikal honetan eman dezakete izena, edo baita eskolan antolatzen diren gazteentzako antzerki-taldeeetan ere, 15 eta 18 urte bitarteko neska eta mutilei zuzenduak. Txikien kasuan, urtero legez, formazioa adinaren arabera zatituko da: 3 eta 5; 6 eta 10; eta 11-14 urte bitarteko haurrentzat. Horrez gain, gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez egin daiteke. 200 txiki inguru irudimenarekin, sormenarekin eta antzerki-jolasarekin gozatzen dute urtez urte antzerkia, eta guztira 400 lagun etortzen dira eskolara.

Izena-emateko prozesu honetan arretarik onena ziurtatzeko asmoz, eskolak informazio-bide guztiak ireki berri ditu. Telefonoz egin daiteke (945-284542/945-285645), administracion@porpolteatro.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz, edo www-escueladeteatro-tae.com webgunean formularioa bete daiteke. Horrez gain, neurri guztiak beteta, informazioa eskatu daiteke dagoeneko egoerari moldatuta dagoen EAT-eko bulegoan bertan, Errege-Erregina Katolikoak 4.ean, astelehenetik ostiralera, 9.00tik 14.30ra eta 16.30tik 19.00ra. Urrian hasiko da kurtsoa.