Zure haurrarekiko lokarria sormen handienaren aldetik.
Ikastaro hau da guraso eta umetxoen arteko lokarriak sortzen eta indartzen laguntzeko. Ikasgela egokitu batean jarduerak proposatzen dira gurasoek ikas dezaten alderdirik emozionalena eta sormenezkoena ateratzen. Eskolak esperientzia gisa daude pentsatuta, eta sentimenezko pizgarriak proposatzen dira, haiek izaki komunikaziorako giltza, aita-ama-seme/alaba arteko topaketak eskaintzen duen konexioa baliatuz.
Baina, ama eta aita esan dugu? Gurekin aitita-amama asko aritzen dira sortzen! Gaur egun familia moduak ugari eta era askotarikoak dira, eta guztiek daukate aukera estimulazio eszenikoarekin eta jolasarekin sendotzeko, emozioak konpartituz.