Komunikazioa garatuz elkarrekiko helburu batekin.
11 eta 14 urte bitarteko haurren talde hauetan, lanaren oinarria dira jolasetik sortzea, zeinua eta hizkuntza praktikatzea eta irudimena indartzea. Komunikazioa bilatzea sustatzen da garapenaren aldi honetan.
Haurra bere nortasun eszenikoa gozatzen hasten da, talde lanak dakarzkion aukera eta deskubrimenduez bezala, eta bere energia kanalizatzeaz. Bere gain hartzen du, gogo onez, testuak ikasteko erantzukizuna, zeinuak eta mugimenduak zuzentzekoa, emozioak transmititzekoa.
Praktika bakoitzaz gozatzen du, eta, aldi berean, iraupen ertaineko obra bat lagunekin batera sortuz joateko erronka bizitzen du.